Ansa ahizpen eta amaren ikuskizuna, Iparragirren

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 18a, 02:00

Iparragirre Sagardotegiak eta Osiñagako Auzo Elkarteak, elkarlanean, ARTAn­TXURI­KE­TAN ikuskizuna eskainiko dute hilaren 27an, 20:00etan, Iparragirre Sagar­dotegian.

Ansa ahizpek, Aran­tza, Ainhoa eta Maiderrek, eta amak, Maria Jesus Zugarra­murdik baserriko sukaldean arta zuriketa antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa eskainiko dute. Ikuskizun horretan, ba­se­rriko arratsalde bat an­tzez­ten dute, familia ata auzokoak elkartu eta solasaldi bizia sortzen dute elkarrekin, artoa zuritzen duten bitartean. 

Ondoren, Afaria KM0 egongo da, bertako produktuekin egindako afaria. Prezioa 26 eurokoa izango da.

Izena emateko azken egu­na urriaren 21a da, eta ondorengo telefono zenbaki honetan egin behar da: 943 55 03 28.

‘Artantxu baserria’, amaren haurtzaroko bizilekua
Euskeraren ahozko transmisioa mendeetan zehar eman da, hala baserrietako familia-giro intimoetan nola herrietako bizimoduan eta landako lan-esparruan. Kasu honetan, Leitza, Arano Goizueta eta Oiartzun aldeko kontakizun eta kantak izango dira protagonista. 

Ikuskizunaren izenari da­go­kionez, artoa zuritzeko lana­ren harira Artatxuriketa izan beharko zuena ARTAn­TXURIKETAN bilakatu da hitz-joko baten bitartez; izan ere, Goizuetako Artantxu baserria da amaren haurtzaroko bizilekua.

«Aurretik ere egin dira honelako ikuskizunak»
Iparragirre sagardotegian au­rre­tik ere egon dira antzeko ikuskizunak nahiz eta lehendabiziko aldia izan ikuskizun hau jasotzen duena. «Urtero egiten dugu honelako afari-ikuskizun bat. Behin Iparra­merikako talde bat etorri zen eta benetan ederra izan zen. Gustokoa izaten da eta jendea biltzen da. Aratantxuriketan ikusteko jendea ari da izen ematen eta giro bikaina sortuko da», azaldu dute Iparra­gi­rre Sagardotegitik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!