Etxart eta Errotabehere, kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 18a, 02:00

Niko Etxart eta Maialen Erro­ta­beherek kontzertua es­kai­niko dute, gaur, 20:00etan, Bite­ri kultur etxean. Bikoteak bere errepertorioaren zati bat zabalduko du, bost musi­ka­ri bikainekin batera. Artista bakoitzak bakarkako abestiak eta, jakina, bikote moduan abesti asko eskainiko ditu. Bi belaunaldi desberdinetakoak izanik ere «musikarekiko mai­­­tasun berdina dute, eta batez ere Rock-Blues estilo­arekiko».

Maialen Errotabehere eta Niko Etxart izango dira ahots nagusiak eta zuberotarra bere gitarrekin igoko da oholtza gainera.

Bost kideak izango dira: Iñigo Telletxea, baxuan; Iban Larre­boure, baterian; Pat Te­tevuide, gitarrak eta aho­tsak; Dom Earl, gitarrak eta aho­tsak; eta Kiki Graciet, har­monika eta ahotsak. 

Sarrerak Biteriko ha­rre­ran eskuratu daitezke 7,5 euroan, baina Kronikalarien artean hiru sarrera bikoitz zozketatu dira.

Hiru saridunak izan dira: Iñaki Lekuona, Mikel Macicior eta Koro Zabaleta. Haiek Bi­teriko harreran jaso ahal izango dituzte sarrerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!