Aurten ere bat egin dute Atletismo Sailak eta Hernani Wukrorekin GKEak, San Silbestre eguneko lasterketa antolatzeko. Hilaren 31n egingo da, 18:00etan, 4km-tako buelta, eta izenemateak irekita daude www.kirolprobak.com webgunean edo Ibaimendin, 8 euroan. Egunean bertan 10 eurotan eman ahal izango da izena. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute kamiseta opari, eta maila bakoitzeko saridunez gain, mozorro polit edo dibertigarrienari ere saria emango zaio.