Bihar egingo du ikasturteko bigarren Hezkuntza Eskola Hernaniko Hezkuntza Plataformak. Sexu-identitatea haurtzaroan: Transexualitatea gaiaz arituko dira, udaletxeko areto nagusian. Arratsaldeko 17:30etan hasita izango da, eta zaintza zerbitzua ere izango da, behar duenarentzat.