Osiñagako Auzo Elkarteak antolatuta, Iparragirre sagardotegian bildu ziren hainbat herritar lehengo larunbatean, Aranoko Maider, Ainhoa eta Arantxa Ansa ahizpek eta haien ama Maria Jesus Zugarramurdik eskainitako ARTAnTXURIKETAN emanaldiarekin gozatzeko. Kontu-kontari eta kantari aritu ziren, eta sagardotegian afaltzeko aukera izan zuten gero. Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute, jende asko bildu baitzen, eta Iparragirre Sagardotegiaren eta Osiñagako Auzo Elkartearen izenean eskerrak eman nahi» izan dizkiete.