Erantzun oso ona izan zuten hernaniarrek eta Biteriko areto nagusia ia bete egin zen nazioarteko inprobisatzaileen jarduna entzuteko. Maialen Lujanbio eta Julio Soto izan ziren bertaratu ziren bertsolariak; eta Tomasita Quiala eta Araceli Agüello inprobisatzaileak aritu ziren Kuba eta Argentinatik. Payadak, punto cubanoak eta bertsolaritza elkartu ziren Hernanin.