«Boluntariotza inklusio modu bat ere bada», Atzegiren ustez

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 17a, 02:00

Aurreko astean aurkeztu zien Atzegik Hernanin, Buruntzal­dea­ko kide eta senitartekoei, be­re kanpai­na berria: Gure txan­da da. Izan ere, alda­rri­ka­tu dute, adimen desgaitasuna duten pertsonek ere izan nahi dutela boluntario.
Zentzu horretan, helburu bikoitza dauka kanpainak, Atzegiko arduradunek azaldu zutenez: «batetik, adimen des­gaitasuna duten pertsonek bo­luntario izateko duten gai­ta­suna ikusaraztea; eta bestetik, boluntario izateko aukera berriak plazaratzea».

«Duten desgaitasuna edozein dela ere, ekarpen baliotsua egin diezaiokete gizarteari» 
Izan ere, uste dute «bolun­ta­­riotza inklusio modu bat ere» bade­la, eta zailtasunak izan arren, desgaitasuna dutenek jarduera askotan kola­boratu dezaketela: «duten des­gaita­su­­na edozein dela ere, ekar­pen baliotsua egin diezaiokete gure gi­zar­teari». Horretarako, deia luzatu diete, bolun­ta­rio­e­kin lan egiten duten erakun­deei: «boluntariotza aukera be­rriak lortu nahi ditugu, bo­luntario izateko esparruak za­bal­du». Dagoeneko, elkarla­ne­an ari dira zenbait erakun­de­re­kin: Elikagai Bankua, Lilatoia, Ehunmilak, San Silbestre...
Gogorarazi zuten, azkenik, Burun­tzal­dea mailan 153 fa­mi­lia dire­la Atze­gi­ko baz­ki­de, 98 baz­ki­de-kola­bo­ra­tzai­le, eta 476 atze­gizale dau­dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!