Bikain hasi du Munduko Txapelketa Oier Gurutzealdek, Eneko Maiz billabonatarrarekin batera, trinketeko buruz buruko lehian. Maizek jokatu zuen asteleheneko partidua, Mexikoren kontrakoa, eta oso garaipen garrantzitsua lortu zuen (15-5 eta 15-8), ligaxka aurreneko postuan bukatu eta semifinaletan Frantzia saihesteko helburuarekin.
Eta lan horri errematea jartzeko, garaipena bilatuko du Gurutzealdek gaur, Uruguayren kontra. Goizeko 11:00etan jokatuko du astigartarrak, Bartzelonako Vall d’Hebroneko frontoian. Bi semifinalak, berriz, bihar goizean bertan izango dira, 09:00etan hasita.