Mintzalagun eta Zilegi Eskolak aurkezteko, zita bikoitza gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 17a, 02:00

Gaur bertan jarriko ditu mar­txan Astigarragako AEK eus­kal­tegiak, urteroko bi egitasmo: Mintzalagun, eta Zilegi Esko­lak. Bien aurkezpena egingo dute gaurkoan, bi saiotan: goi­zeko 09:30etan eta arratsal­de­ko 18:30etan, AEKren Nabarra Oñatz kaleko lokalean.
Mintzalagunen, euskeraz hitz egin eta praktikatu nahi duen edozeinek hartu dezake parte, eta haiek adostuko du­te zenbatetan eta noiz elkartu. Doakoa da partehartzea.
Zilegi Eskolak, berriz, hile­ro egiten dituzten tailer la­bu­rrak dira, gai eta eduki ani­tzekoak; eta parte hartzeko, nahikoa da euskeraz ulertzea. Doakoak izaten dira, tailer ho­rietako gehienak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!