Haurrengan irakurzaletasuna pizteari buruz bihar, Juan Carlos Alonso

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 17a, 02:00

Bihar arratsalderako jarri du zita, Astigarragako Herri Es­kolako Guraso El­karteak, ikas­turteko aurrene­ko hitzaldia­re­­kin. Juan Carlos Alonso psi­ko­logo eta orienta­tzai­leak eskai­niko du, ikasto­la­ko aretoan, 18:30etan hasita: Nola sortu irakurzaletasuna haurrengan izango da gaia.
Guraso Elkartetik azaldu dute, inoiz ez dela goizegi, ira­kurketa «haurren bizitzan sar­tzeko». Eta nabarmendu du­te, «haurren eta helduen arteko komunikaziorako tresna ego­kienetarikoa» dela, «eta baita haurren garapenerako ere».
Horregatik, guraso eta hezi­tzaileentzat antolatu dute hi­tzaldia bereziki, Udalaren ba­besarekin: «haurrak irakur­ke­tara hurbiltzeko eta zaleta­suna sortu ahal izateko, ba al dakigu zer egin motibatzeko?», galdegin dute.
Horretarako metodo eta tresnei buruz ariko da Alon­so, biharko hitzaldian. Izan ere, institutu eta eskoletan egiten du lan berak, arlo horretan; eta gaian aditua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!