Joxan Arabiotorre Txapelketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 22a, 01:00

Bosgarrenez jokatuko dute, gaur goizean zehar, Joxan Arabiotorre Txa­pel­ke­ta. Goizeko 10:00etan hasiko da, hiru talde ariko dira: Hernani, Oiartzun eta Touring. Aurrena, Oiartzun-Touring partidua jokatuko dute; 11:00etan, Hernani-Touring; eta 12:00etan, Hernani-Oiartzun.
Bestalde, Ohorezko Erregional Mailan, ostegunean jokatu zuten ligako partidua, urteko azkena, Hernaniko mutilek. Eta porrota gogorra jaso zuten, Deustoren zelaian 3-2 galduta. Emakumezkoen Euskal Ligan, berriz, Zubipen ariko dira bihar, 16:00etan, Derioren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!