Bazkideen Eguna bihar, Umore Onak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Iritsi da Umore Ona elkarteko Bazkideen Eguna; bihar eginen da bazkaria, 1984ko abenduan elkartea sortu zenez geroztik urtero egin den moduan. Aurten, hala ere, badira bi berrikuntza. Bata, bazkaria igandera pasa dela, eta bestea, xumeagoa eta merkeagoa izanen dela menua. Helburua da elkarteak dauzkan 245 bazkideetatik ahalik eta gehien elkartzea, eta lortu dute. Izan ere, iazko kopurua bikoiztu da: 53 lagunek eman dute izena bazkaritarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!