Ezin hobeto pasa zuten aurten ere Portuko auzotarrek, pasa den asteko ostiralean, Portu Egunean. Gainera giro bikaina egin zuen eta bazkari, tortilla lehiaketa goxoez gozatu zuten. Ondoren, janaria jeisteko dantzaldian gorputzak mugitu zituzten eta borobil irten zen jardunaldia. Tortilla txapelketan lehenengo eta bigarrengo sarien irabazleak Eva eta Lagarti izan ziren.