Niko Etxart eta Maialen Errotabeherek kontzertua eskainiko dute, etzi, 20:00etan, Biteri kultur etxean. Bere errepertorioaren zati bat zabalduko dute, bost musikariekin batera. Sarrerak Biteriko harreran eskuratu daitezke dagoeneko, 7,5 euroan, baina Kronikalari bazara hiru sarrera bikoitz lortu ditzazkezu doan zozketan parte hartuta. Bihar asteazkenean egingo da zozketa. Kronikalari egiteko, emaila idatzi kronika@kronika.eus helbidera; edo telefonoz deitu, 943 33 08 99 zenbakira. 25 euro dira, urtean. Gogoratu, Dobera-Kronikako bazkide laguntzaileak, badirela Kronikalari.