Kalean bizi ­direnen kontaketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 16a, 02:00

Ostegunetik ostiralerako gauean kalean bizi direnen zenbaketa egingo da. Kale Gorrian ikerketa bi urtetik behin egiten da eta bolondresak behar dira zenbaketa egiteko. Udalak animatu nahi ditu herritarrak  eta interesa duenak zerbitzusozialak@hernani.eus helbidera idatzi behar du edo 943 55 78 54 telefonora deitu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!