Udalak inkesta jarri du martxan, herritarrek iritzia eman dezaten, Gabonetako argien inguruan. On-line erantzun behar da, eta gaurkoa da azken eguna.
Kalean argiak jarri edo ez
Herriko kaleetan Gabonetako argiak jartzea nahi luketen galdetzen zaie herritarrei inkestan. Baietz, ezetz edo berdin duela erantzun daiteke.
Inkestan parte hartzeko, Goizuetan erroldatua egon behar da, eta 16 urte beteak eduki. Behin bakarrik bozkatu daiteke.