Ikasle Abertzaleek 30 urte, «borrokan heziak»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 21a, 01:00

Ikasle Eguna ospatu zuten Kontrakantxa Gaztetxean pasa den larunbatean, Ikasle Abertzaleak antolakundearen 30garren urteurrena gogoan. «Borrokan heziak» izan direla azpimarratu zuten, eta «ikasle mugimenduaren aintzindari izan diren militanteen borrokaren oinordeko» izateaz «harro» agertu ziren. Hitzaldi, bazkari, kontzentrazio eta kontzertuekin borobildu zuten eguna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!