Amaia Irazustabarrenak eta Aitor Gorrotxategik ezin hobeto hasi dute Bartzelonako Munduko Txapelketa. Irazustabarrenak, Maider Mendizabalekin batera, Kuba erraz gainditu zuten 2-0 (15-3 eta 15-6) gomazko paletan. Aitor Gorrotxategik ere Kubaren aurka jokatu zuen eskuz binaka eta Eneko Yoldirekin batera 2-0 (10-1 eta 10-0) irabaziz.