Mahai-ingurua eta hitzaldiak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 16a, 02:00

ETXEBIZITZAREN Astea azken txanpan sartzen ari da eta indar haundiarekin amaitu nahi dute. Honela, ekintza desberdinak antolatu dituzte aste guztian zehar. Da­go­eneko egin dituzte hainbat jarduera, eta larunbat ho­ne­tan boro­bilduko dute azken fes­tarekin.

Gaur egingo dute asteko aurreneko ekintza udaletxeko areto nagusian, 19:30etan hasita. Benetan interesgarria izan­go da eta argigarria asko­rentzat. Landuko den gaia Etxebizitza arazoetarako kon­pon­­bideak izango da.  

Mahai-in­gu­rua anto­latu da, eta Eusko Legebil­tzarreko parlamenta­riek  har­tuko dute parte: Maite Ota­mendi EH Bildutik, Irune Bera­saluze EAJtik, Tinixara Guan­che Elka­rrekin Pode­mo­s­e­­tik, eta Patricia Borinaga PSE-EE­tik. Etxebizitza arloko beren tal­deko arduradunak dira denak. 

Bestalde, Kaleratzeak Stop taldearen ordezkari gisa, Mar­ce Garcia ere izango da bertan; Kaleratzeak Stop Euskadiko Etxebizitzaren koordinatzailea da Garcia.

Irati Sarasua arituko da mo­deratzaile-lanak egiten. Eus­­kera-gaztelania aldibereko itzul­pen zerbitzua egongo da, baita zeinu-hizkuntzako in­ter­­pre­tea ere.


Gabriel Zelaian hitzaldia, bihar ordu berean
Asteak ez du etenik eta bihar hitzaldia egongo da, oraingo honetan, Gabriel Zelaia eraiki­neko Iturola espa­zioan. 19:30­etatik aurrera, Etxebi­zitzaren espe­rien­tzia berriak: erabilera laga­tzeko kooperatibak gaia izango dute hizpide. 

Gaia lantzeko, bertan izan­go dira Anna Rubio, Bartze­lonako La Borda Koope­ra­tibako kidea, eta Nahiko Arraiza eta Laura Muelas, Do­nostiako Aba­raskako kideak. Beraiek bizita­koa, beren espe­rientzia konta­tuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!