Udazken Kulturalean murgilduta dabiltza ereñotzuarrak, hainbat ekintza egin dituzte dagoeneko, eta asteburu honetako geldialdiaren ondoren, datorren astean jarraituko dute. Zestoara egingo dute egun pasa, hurrengo igandean; 09:30etan abiatuko dira, eta Ekainberri bisitatuko dute, baita bertan bazkaldu ere. Txartelak gaur arte erosi daitezke Irrintzi tabernan.