Emakume baserritarrak, etorkizunerako pausoak ematen

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Urriaren 15a izan da Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta hori aitzakia hartuta, Arano, Goi­zueta, Areso eta Leitzako Gizarte Zerbitzuek emakume baserritarren topaketa antolatu zuten. Marian Cestau coacher eta formatzaileak gidatuta, haien nahiak, ametsak, beharrak eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko eta aztertzeko aukera izan zuten bertan bildutakoek; tartean, sei aranoar eta goizutarrek. Hemendik aurrera ere, ahalduntze prozesuarekin jarraitzea erabaki dute, eta nahi duenak aukera du parte hartzeko. Informa­zioa lortu eta izena emateko, Gizarte Zerbitzuetara jo daiteke 948 51 08 40 edo 674 08 69 26 telefonoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!