Putzuzar konpontzeko auzolana, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Auzolan ekintza be­rri bat antolatuko da Putzu­zarreko hiru putzuak konpon­tzeko. Hitzordua gaur zortzi, urriaren 20an izango da, arra­tsaldeko 17:00­etan Akolako atsedenlekuan. Afari-merienda egin os­tean behatoki astronomiko bat egingo da Sara­tsetako lepoan. Ekintzan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da, ondorengo esteka edo lotura honetan: https://bi­be.me­/en­tradas-Auzolana-eta-behaketa-astronomikoa-Akolan-Akola-Ere%C3%B1ozu.

Ziraba egitasmoaren baitan, uraska eta bi putzu
Duela bost urte Aranzadi Zie­n­tzia Elkarteak martxan jarri zuen Ziraba egitasmoaren baitan, auzolan jardunaldiak bu­ru­tu ziren. Alde batetik, Zepadiko zabalean hiru putzu berri sortu ziren. Bestetik Pu­tzuzarreko uraska konpondu zen, eta ur behera beste bi putzu sortu ziren.

Putzuzar ondare historiko kulturalaren parte
Ereñotzuko Akola zonaldean dagoen uraska zaharra da Pu­tzuzar, Akolako atseden gunetik 25 bat metrotara kokatzen da. Lur azpiko iturburuko urak ganaduak ura edateko balio zuen, eta aldi berean, arropa garbitzeko eta etxerako ura biltzeko erabilzen zuten.
Ondorioz Putzuzar ondare historiko kulturalaren parte da, eta bertako bizilagunentzat izan zuen garrantzia adierazten da ondorengo web gunean ikusi daitekeen bideo honetan: http://www.aran­­zadi.eus/­video/putzuzar.

Putzuen iragazkortasuna, haunditu
Uraska konpondu eta beste bi putzuak sortzeko, garai bateko teknika baliatu zen. Haun da, inguruko materialak erabili ziren iragazteko, harriak, lu­rra edo­ta egurra erabiliz. Den­bora­rekin putzuen iragazkortasuna haunditu egin da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!