Atzo hasi zen Pelotako Munduko Txapelketa, Bartzelonan. Eta gaur, hernaniarrek izango dute debutatzeko aukera. Paleta gomaz, Amaia Irazustabarrenaren taldeak gaur jokatuko du aurreneko partidua, 09:00etan hasiko den jaialdian, Kubaren kontra. Eskuz, Aitor Gorrotxategirenak ere, Kubaren kontra jokatuko du, 16:00etan hasita.