Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gaurtik hasita konponketa lanak egingo dituzte Andrekalean. Hiru egun iraungo dute lanek, asteazkenera arte, eta bitartean, Zinkoeneako irteera erabat itxita egongo da.
Atzieta, bertakoentzat
Hori horrela, Atzieta kalea bertakoek besterik ezin izango dute erabili. Gainera, irteera Andrekaletik egingo dute, Plazaraino. Hortaz, Plazatik Andrekalera joateko modurik ez da izango, kontrako bidea bilakatuko baita.
Udaltzaingoak adierazi du lanak bukatu bezain pronto, ohiko egoerara bueltatuko dela bi kaleetako trafikoa, hau da, Andrekale eta Atzieta kaleetakoa.