Euskal egutegia aldarrikatzeko, elkarretaratzea

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 15a, 02:00

Azken urteetan, udal langileek aukera izan dute urriaren 12an lanera joateko, udal egutegia «normaltasunez» garatu baitute, Enpresa Batzordearen ustez. Aurten, ordea, Espainiako Delegatuak jarritako salaketaren ondorioz, epaiaren aginduz derrigorrez egin behar izan dute jai urriaren 12an. Hori salatzeko eta euskal egutegia aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten udal langile eta herritar batzuk ostiralean, Plazan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!