Eskaintza osoa euskeraz, aurrez aurreko ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 15a, 02:00

beste behin ere, datorren hileko ikastaroen berri eman du Biterin dagoen Hernaniko KZguneak. Aukera zabala aurkeztu du: seina ikastaro egingo ditu aurrez aurre eta urruneko formazioaren bidez. Hi­la­bete ho­netan, gainera, euske­raz izan­go dira aurrez aurreko ikas­taro guztiak. Ize­na eman edo informazio  gehiagorako: tutor.hernani@kzgunea.net edo www.kzgunea.eus

AURREZ AURREKOAK
Azaroak 5-13, Smartphoneak eta 
tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. 11:00-13:00, euskeraz.
Azaroak 8-9, Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago. 09:00-11:00, euskeraz.
Azaroak 12, Google traductor. Testuak eta web-orriak itzuli. 09:00-11:00, 
euskeraz.
Azaroak 14-15, Bat-bateko mezularitza zure smartphone bidez. 11:00-13:00, euskeraz.
Azaroak 16-19, Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin. 11:00-13:00, euskeraz.
Azaroak 20-30, Google Aplikazioak zure gailuetarako. 18:00-20:00, euskeraz.

URRUNEKOAK
Azaroak 5-abenduak 5 Norbere erabilerarako Google Aplikazioak. Gaztelaniaz. 40 ordu.
Azaroak 5-abenduak 5, Lan-bilaketa Interneten. Gaztelaniaz. 40 ordu.
Azaroak 19-abenduak 5, Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez. Gaztelaniaz. 20 ordu.
Azaroak 5-14, Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak. Euskeraz. 4 ordu.
Azaroak 5-abenduak 5, Android Sistema Eragilea. Gaztelaniaz. 40 ordu.
Azaroak 5-21, Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. Euskeraz. 20 ordu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!