Izenemateak, gaur eta bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 14a, 02:00

Aurreko astelehenean eman zioten hasiera aurtengo Bakailao Asteari. Tabernetako lehiaketa hasita, beste hainbat ekintza ere geratzen dira; horietako batzuetan, gainera, izena eman behar da. Tartean, urriaren 18an Albaola bixitatu nahi duenak gaur arte izango du aukera, apuntatzeko; eta urriaren 21eko bakailao pil-pil eran txapelketarako, bihar arte izango da aukera. Izenemateak Turismo Informazio Puntuan, Biterin egingo dira: 943 33 70 28 (goizez, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara), turismoa@hernani.eus edo gurutze-a@hernani.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!