Alkategaia aurkezteko prozesua, martxan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 14a, 02:00

Datorren urteko udal hautes­kundeetarako, alkategaia au­ke­ratzeko prozesua jarri du mar­txan Hernaniko EH Bilduk. Eta prozesu horretan hartuko dute parte, alderdiko mili­tan­te eta jarraitzaileek. 
Bihar zabalduko dute epea, alka­tegaia aurkeztu eta boz­katzeko, eta urriaren 28ra arte izango da aukera. Horre­tarako, EH Bilduren bar­ne-erroldan erregistratu behar da, eta bi modu daude: inter­neten, elkarrekin.ehbildu.eus helbidean; edota aurrez aurre, Andre Kalean EH Bilduk dau­kan lokalean, urriaren 19, 24 eta 26an 18:00etatik 20:00etara. Gainera, hautagaitza aurkez­tu nahi duenak, erregistra­tu­ta dauden beste 15 lagunen aba­la beharko du.

Behin alkategaiak aurkez­te­ko epea igarota, azaroan egin­go dute bozketa, propo­sa­tu diren hautagaien artean. Azaroaren 9tik 22ra izango da, eta militanete eta jarrai­tzai­le­­ek bozkatu ahal izango dute. Boto gehien lortzen dituena, izango da EH Bilduren alka­te­gaia, hauteskundeetan.

Herri Bilgunea asteazkenean, zalantzak argitzeko
Datorren asteazkenerako, gai­nera, Herri Bilgunea egiteko zita jarri du EH Bilduk. Arra­tsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean. Bertan, argituko di­tuz­te prozesuari bu­ruzko za­lan­tzak eta era­baki­ko dituz­te bes­te zenbait xehe­tasun, 2019ko udal hau­teskundeei dagozkienak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!