Etxebizitzaren Astearen barruan beste ekitaldi bat egongo da gaur Gabriel Zelaia eraikineko Iturola espazioan. Asteak ez du etenik eta hitzaldia egongo da, 19:30etatik aurrera. Etxebizitzaren esperientzia berriak: erabilera lagatzeko kooperatibak gaia izango dute hizpide.
Gaia lantzeko, bertan izango dira Anna Rubio, Bartzelonako La Borda Kooperatibako kidea, eta Nahiko Arraiza eta Laura Muelas, Donostiako Abaraskako kideak. Beraiek bizitakoa, beren esperientzia kontatuko dute.
Bartzelonako esperientzia kooperatibetan oinarritua dago. Ez erosteko, ez alokairua, eredu ez espekulatiboa bultzatzen du esperientzia honek. Nolakoak diren kooperatiba hauek, eta nola erabiltzen diren kasu hauetan etxebizitzak azalduk dute. Kaleratzeak Stop elkartea antolatzen ari den egitarauean azkenaurreko ekitaldia da.