Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, Emakumeak kontuan hartuko dituen pentsio-sistema eta ekonomia baterako proposamen feministak hitzaldia eskainiko du Maria Pazos Moran ikerlari eta aktibista feministak. Asteartean izango da, hilaren 16ean, arratsaldeko 18:00etan hasita, Biteri kultur etxean.
Hitzaldia gaztelaniaz izango dela adierazi dute.
Egindako lana, aztergai
Solasaldian Pazos Moranen ikerketa izango dute hizpide. Hain zuzen, herrialde ezberdinetako zerga-sistemen eta genero desberdintasunaren arteko harremana alderatuz burututakoa.
Horren harira, gainera, Contra el patriarcado. Economía feminista para una sociedad justa y sostenible liburua argitaratu berri du.
Gipuzkoan zehar
Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sarearen baitan antolatutako ekimena da; bertan, Hernani egoteaz gain, Arrasate, Azpeitia, Eibar eta Urola Garaia ere badaude. Horregatik, horietan ere eskainiko du hitzaldia Pozasek, aste honetan.