Lastaola eta Epele poligonoak lotzen dituen zubia erori da

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 14:56

Zubiko zertxan pitzadurak agertu eta hormigoi puxketak erori zirela ikusita, ostegunean itxi zuten trafikora Lastaola eta Epele poligonoak lotzen dituen zubia, Orona enpresaren atzealdean dagoena. LKS Ingeniaritzako teknikariak dagoeneko lanean jarri ziren ondorioak eta konponbideak aztertzen. Gaur goizean goiz, ordea, erori egin da; eta bertan aritu dira lanean Ertzaintza, Suhiltzaileak eta URA agentzia.

Udala, ateratzeko gestio lanetan
Udalaren zubia da, eta beraz, dagoeneko ibaitik ateratzeko gestio-lanak egiten ari da. Udaleko teknikariak ari dira horretan, eta bai URA agentziarekin, baita Añarberekin jarri dira harremanetan, koordinazio-lanetarako. Izan ere, bihartik aurrera abixu horia dago iragarrita euriengatik, eta zubia bertan egotea oztopo bilakatu daiteke Urumearentzat. 
Aurreikuspenen arabera, bihar edo astelehenean hasi daitezke zubia bertatik ateratzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!