«Herri barruko autobusa jarri beharko genuke martxan, besteei ezer eskatu aurretik»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Aurreko egunetan EH Bilduk egindako adierazpenei eran­tzun nahi izan die Hernaniko PSE-EEk, autobus zerbitzu pu­blikoaren inguruan. 
«Alar­ma sortu nahi izana» leporatu eta koherentzia es­ka­­tu dio: «mu­rrizketak iragarriz he­rritarren artean alarma hori sortu nahi duen bitar­te­an, herri barruko autobus zer­bi­tzua ahaztuta dauka, Udala­ren konpeten­tzia dena, eta linea bakarra dau­kana, ordurokoa. Akaso eredu izan beharko ge­nu­ke, eta gure zerbitzu pubi­koak martxan jarri, besteei ezer eskatu aurretik», azaldu du Ricardo Cres­po bozera­mai­leak. Zentzu horretan, aurre­ra­tu du 2019ko udal aurre­kon­tuetan herri barruko auto­busa­ren gastua haunditzea eska­tuko dutela, zerbitzua hobetu ahal izateko.
Crespok azaldu du, bestal­de, ez zutela autobusen pro­iek­tu berria kritikatu, EH Bil­duk dioen bezala: «alegazioak aurkeztu genituen, Aldun­dia­ren proposamena hobetu zeza­ketelakoan; onartu ditzakete edo ez. Berdin egin genuen ki­roldegiko igerilekuaren kasu­an, eta orduan, EH Bilduren udal gobernuak bota zituen atze­ra proposamen guztiak».

«Ospitalera autobusak izango dira jaiegunetan»
Crespok azaldu du, gaine­ra, «ekintzekin» erakusten dela ko­­herentzia: «EH Bilduk Aldun­dian gobernatzen zuenean, oraingo proiektuaren antze­koa edo okerragoa proposatu zuen. Esaterako, G1 linean, Aie­tetik, behar gehien dagoen ordue­tako proposamena EH Bil­duk proposatu zuen berbe­ra da, 20 minuturo. Uniber­tsi­ta­tera G2 linea orain arte be­zala man­ten­duko da, 30 minuturo. Ospi­talera G3 linea 30 minuturo mantenduko da goizaren ha­si­eran eta eguerdian, ospi­ta­le­ra lanera sarrera-irteerak ber­­matzeko; gainerakoan, ordu­ro, EH Bilduk 2015ean proposatu bezala. Eta A1, A2 eta T6 li­ne­ak, orain arte bezala man­ten­duko dira. Aldiz, mantendu egingo da eta 15:45etan auto­bus bat gehitu Ereñotzura G6 linean, Udalaren eskumena de­na baina Aldundiak kubri­tzen duena Udalari bere obli­ga­zioak betetzea okurritzen zaion arte». Nabarmendu du, gai­nera, Aldundiaren proiek­tu­ari esker, ospi­talera auto­bu­­sak izango direla «igande eta jaie­gu­netan, orain arte ez da­go­ena»; eta gaueko beste linea bat ere bai, Hernani, Andoain, Urnie­ta, Astigarraga eta Do­nostia lotuko dituena.
Bestalde, harrituta azaldu da bozeramailea, EH Bilduk adierazi duelako urtarrilean jarriko dela martxan anto­la­ke­ta berria: «jakin dugunez, urriaren 15era arte aurkeztu daitezke eskaintzak, eta ezin­go da martxan egon urtarrilean. Ez dezatela gezurrik esan herritarrak beldurtzeko, udal hau­teskundeei begira».
Azkenik, gogora ekarri du: «Marisol Garmendi Mugikor­tasun Diputatuaren gestioei esker, datorren urtetik aurre­ra Mugi txartelaren des­kon­tu­ak Renfen baliatu ahal izan­go dituzte hernaniarrek, autobusetako tarifa berdi­ne­kin. Azkarragoa eta erosoagoa da, eta gutxiago kutsatzen du aldiriko trenak. Sozialiston apustua garbia da ferrokarri­laren alde, Europan gertatzen den bezala», dio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!