Erakustaldia Iker Salaberriak, Muebles Polque torneoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Gero eta maila haundiagoan, eta gero eta erakustaldi ederragoak eskaintzen jarraitzen du Iker Salaberria pilotari goizuetarrak. Aurreko larunbatean, beste behin, gozarazi egin zituen Labrit frontoira gerturatu ziren pilotazaleak: dena egin zuen ondo, eta Beñat Gar­mendia­re­kin batera, Muebles Polque torneo garrantzitsuko txa­pela jantzi zuen, Iraitz Zu­bi­zarreta eta Joseba Sa­rasari finala irabazita (22-10).

Goizuetarrak berak onartu zuen, txapelketako «partidurik konpletoena» jokatu zutela. Torneoan zehar gorabeheratsu aritu ondoren, bikain moldatu ziren elkarrekin, eta aurrean oso kontrario indartsuak zeuzkaten arren, aukerarik gabe utzi zituzten. Partidu gogorra eta luzea izan zen, hala ere: 489 pilotakada jo zituzten, 53 minutu iraun zituen lehian.
Ia hasieratik egin zuten ihes, Salaberriak eta Garmen­diak. Kontrarioek 4-0ekoa berdintzea lortu bazuten ere, zu­ze­nean joan ziren 12-4ra, eta ia erabakita utzi zuten finala. Berdinduagoa izan zen lehia hortik aurrera, baina gertura­tzeko aukerarik ere ez zuten izan kontrarioek.

Azkenean, bederatzi tanto eginda bukatu zuen goizuetarrak, hiru pilota galduta; Gar­mendiak, berriz, ez zuen huts bat bera ere egin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!