Eta laugarrena ere, etxerako!

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 10a, 02:00

Pazientzia, lasaitasuna eta konfiantza izan dira berriro ere Mundarroren estrategiaren giltza, eta denboraldiko lau­ga­rren garaipena lortu dute, se­gidan. Larunbatean jokatu zu­ten etxean, Urneitaren kon­tra, eta 4 eta 1 irabazi zuten.

Talde lanean, fin
Partiduaren hasieran ez zen kon­trol haundirik nabari, baina aurreneko 10 minutuak pasata, astigartarrak lanean fin hasi ziren, eta lasaitasuna eta konfiantza agertu ziren. Ordu laurdenera lortu zuten aurreneko gola, talde jokaldi on bati esker; Marcosen erdira­keta bikaina ondo baino hobeto borobildu zuen Iñurrik.

Kanpotarren irteera ondo presionatzea lortuta iritsi zen bigarren gola; Iñurri bakarrik geratu zen atezainaren au­rre­an, eta ez zuen barkatu. Atse­de­nerako pare bat minuturen faltan, berriz, hirugarrena iritsi zen: Iñakiren erdiraketa apro­betxatu zuen Ivanek.

Atsedenalditik bueltan, la­saiagoa izan zen partidua. Ur­nieta saiatu zen gol bat lortzen, baina etxekoek lanean segi zu­ten. Igorrek lortu zuen lau­garren gola, Landerren pase on bati esker. Azken minutuan jo zuen berriro ere erasora Urnie­tak, nahiz eta aukera gutxi izan, ez zegoelako etsitzeko prest. Ho­rrela lortu zuten gola.

Hurrengo aurkaria Mariño izango du Mundarrok, larun­batean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!