Haurrentzako eta helduentzako pelikula bana jarriko dute Biterin, gaurtik. Yucatán komedia emango dute helduentzat, astelehenera bitarte; aurreneko saioa gaur, 19:30etan. Luxuzko kruzeroetan, turistei iruzur egiten dieten bi gizon dira protagonistak; dantzari baten maitasunak hautsiko du beraien lankidetza. Haurrentzat, Hotel Transylvania 3 jarriko dute, gaurtik igandera, 16:30etan hiru egunetan. Oraingoan, luxuzko itsasontzi batean ontziratuko da munstro familia, oporrak pasatzeko.