Nafarroa Oinezera joateko, autobusa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Urriaren 21ean izango da Nafarroa Oinez, Altsasun; eta joateko, autobusa jarriko du Dobera Euskara Elkarteak. Goizeko 09:00etan abiatuko da Atsegindegitik, eta 19:00etan bueltatuko da Altsasutik. Izene­matea zabalik dago, urriaren 18ra arte: Larramendi kalea 11, 943 33 27 99 telefonoan, edo dobera@dobera.eus emailean. Prezioa: 12 urtetik beherakoek 8 euro, gainerakoek 12 euro, eta bazkideek 10 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!