Gaur ospatuko dute, Molotoff irratiak antolatuta, Hip Hop Eguna. Kontrakantxa gaztetxean jarri dute zita, eta arratsaldean eta gauean izango dira ekintzak. Guztietarako, sarrera doan izango da.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, hasteko, Break Dance txapelketa jokatuko da; graffitiak egingo dituzte Tarde y Malen eskutik; eta DJ saioa: Nathan vs Sax.
Gauean segiko du festak, 22:00etan hasita, Batalla de Gallos lehiaketarekin. Gero, hiru RAP taldek eskainiko dituzte kontzertuak: R.P.E. (Nathan & DJ Sax), Trikuharri eta El Negro. Eta bukatzeko, beste DJ saio bat izango da, Uzi Kuziren eskutik.
Txapelketetan, izenematea
Bi txapelketetan parte hartzeko, izena eman behar da, email bidez: molotoffirratilibrea@gmail.com.
Eta bietan, sari potoloak izango dira, txapelketa bakoitzeko bi partehartzaile onenentzat: irabazleak 100 euro eta Molotoff packa jasoko ditu, eta bigarrenak, Molotoff packa.