Anaitasuna liderraren kontra gaur, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Atzo hasi zen futbol asteburua Zubipen, lau partidurekin; eta beste hiru jokatuko dira gaur. Partidu garrantzitsuak izango dira, gainera; eta «ikusteko po­litak», CD Hernanitik aurreratu dutenez. Bertaratzeko gonbitea luzatu diete herritarrei.
Ohorezko Erregional mailako mutilek, Anaitasuna liderra hartuko dute etxean, arratsaldeko 16:30etan hasita. Garai­pe­na bilatuko dute, aurreko asteko partidu onari segida eman eta puntako postuetara gerturatzeko. Laugarren daude orain, liderra bost puntura dutela.
Eta seniorren ondoren, Na­zional mailako mutil jubenilek jo­katuko dute Zubipen, Anti­guo­­koren kontra, 18:30etan.
Eguerdian izango da, aurretik, Zubipeko hirugarren partidua: Ohorezko Mailako neska ka­deteek jokatuko dute, Intxaur­diren kontra, 12:00etan.

Euskal Ligakoak, Tolosan
CD Hernaniko beste talde na­gusia, Euskal Ligako neskena, etxetik kanpo ariko da asteburu honetan. Tolosan jokatuko dute gaur, Usabal zelaian, arra­tsaldeko 15:30etan hasita.
Kontrario gogorra izango du­te Tolosa, hirugarren postu­an baitago sailkapenean. Baina hernaniarrek partidu bakarra galdu dute aurten, bederatzigarren egonda ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!