Astebururo bezala, ekintza bereziekin gozatu ahal izango dute 12 eta 18 urte arteko gazteek, Gaztelekuan. Gaur, slackline egin ahal izango da, eta bihar, Wii Txapelketa jokatuko da.
Urriko gainontzeko asteburuetarako ekitaldiak ere zehaztu dira. Bestalde, astelehenetan itxita egongo da. Asteartetik ostegunetara eta igandetan, 17:00etatik 20:00etara egoten da irekita, eta ostiral eta larunbatetan, 16:30etatik 20:30etara.
URRIKO EGITARAUA
Gaur, Slackline.
Bihar, Wi Txapelketa.
Urriak 20, Hernaniko Skate Parkera irteera.
Urriak 21, Nail Arte (azkazaletako artea).
Urriak 27, Zine Foruma.
Urriak 28, Musikala.