Bertako sagarrekin egindako kalitatezko sagardoa da Euskal Sagardoa Jatorri Deitura daukana, eta hau ezagutzera emateko kanpaina martxan jarri dute Astigarraga eta Hernanin.
Iraila bukaeran eman zioten hasiera, Euskal Pintxo Potearekin, eta hurrengo ekitaldia, Ipintza sagardotegian egingo den afari maridatua izango da.
Afaria, Euskal Sagardoarekin
Urriaren 26an egingo da afari maridatua, Ipintza sagardotegian, gaueko 20:30etan. Euskal Sagardoarekin batera dastatu ahal izango da Ipintzak jarritako afaria ere.
Erreserbak egin daitezke dagoeneko, Ipintzara deituta: 688 811 724.
Pintxo pote eta afari gehiago, abendura arte
Kanpainak martxan segiko du gero ere. Azaroaren 1ean, adibidez, 19:00etan Norberto Al-mandoz plazatik abiatuta Euskal Pintxo Pote Gidatua egingo da. Azaroaren 9an, berriz, afari maridatua Ikatza tabernan egingo da.
Era berean, ostegunero sariak zozketatzen dira Euskal Sagardoa kontsumitzen dutenen artean, eta egunero mokadu bat oparitzen da.