Lanuzteak GEKAn astelehenetik aurrera, soldata eske

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Mobilizatzen hasi dira GEKA enpresako langileak, LAB, CCOO eta Independienteak sin­di­ka­tu­ek osatutako enpresa-ba­tzordeak deituta. Astelehe­ne­an hasi ziren protestan, eta datorren astetik aurrera lanuz­teak eta kontzentrazioak egingo dituzte.
Langileak, soldata eske
Oiartzunen bi zentro dauzka GEKA enpresak, Zerradiko in­dustrialdearen ondoan, eta Astigarragan bat, 26 Poligo­noan. Hiru lantegietako langileak dira mobilizatzen ari direnak, «nomina ordaintzeko exijituz».
Pasa berri den aste honetan eguerdiro egin dituzte kontzentrazioak Oiar­tzungo Zerradi poligonoan, eta datorren astelehena, hilaren 15etik aurrera, enpresa aurrean egingo ditzute protestak berriro, 09:30etatik 10:45e­tara eta 18:30etatik 19:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!