Nafarroako Gobernuko Herrizaingoko Zuzendari Nagusiak Nafarroako Udalei 30.000 euroko diru-laguntza ematea eta ordaintzea onartu du, 2018an, sakabanatuta dituzten baserrien kokalekua zehaztu eta seinaleztatzeko. Guztira Nafarroako 12 bat herri izanen dira diru-laguntzaren hartzaileak, Metro-Baserria diseinatzeko eta identifikazio-planak egiteko. Horien artean daude Goizueta eta Arano eta deialdira aurkeztu ziren pasa den abuztuan.
Larrialdi zerbitzuentzako herraminta
Baserri sakabanatuak dituzte Nafarroako Gobernuko Posta Helbideen Kudeatzailean. Nafarroako posta-helbide bat identifikadore bakar batekin lokalizatzen laguntzen duen Helpbidea web-aplikazioaren hedapenean aurrera egingo da, eta, horrela, landa-eraikin bakoitza lokalizatuta egongo da eta premiazko kasuetan larrialdietako zerbitzuak errazago iritsiko dira. Baserri bakoitzari NAN bat bezala ematea izango da.
Identifikazio-plaken aplikazioak Nafarroako posta-helbide bat lokalizatzeko hainbat irizpide konbinatzen ditu, esaterako: udalerria, erakunde bereizia, bidea, ataria, etxearen izena eta ID helpbidea. Modu horretara, lokalizazio-akatsengatik gerta daitezkeen emergentzi arazoak esaterako ekidingo dira.
Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia Saileko kontseilariak, Mari Jose Beaumontek, Helpbidea proiektua aurkeztean azpimarratu zuen, sakabanatutako baserriak lokalizatzea oso garrantzitsua zela: «Larrialdietako zerbitzuak eta gainontzeko zerbitzu publikoak baserrietara behar den bezela iristeko. Urrunago bizi diren edo komunikazio okerragoa duten pertsonei arreta emateko hobekuntza nabaria eskainiko du».