‘ARTAnTXURIKETAN’, ikusgai Iparragirre sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Iparragirre Sagardotegiak eta Osiñagako Auzo Elkarteak, elkar lanean, ARTAn­TXURI­KETAN ikuskizuna eskainiko dute Urriaren 27an, 20:00etan, Hernaniko Iparragirre Sagar­dotegian.
Ansa ahizpek, Aran­tza, Ainhoa eta Maider, eta amak, Maria Jesus Zugarra­murdik baserriko sukaldean arta zuriketa antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa eskainiko dute. Ikuskizun horretan, ba­se­rriko arratsalde bat an­tzez­ten dute, familia ata auzokoak elkartu eta solasaldi bizia sortzen dute elkarrekin, artoa zuritzen duten bitartean. Ondoren Afaria KM 0 egongo da, bertako produktuekin egindako afaria, eta 26 euro kostatuko da.
Izena emateko azken eguna urriaren 21a da eta ondorengo telefono zenbaki honetan egin behar da: 943 55 03 28.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!