Gizarte Zerbitzuen Komunitateak, Leitza, Goizueta, Arano eta Areso herrietan, emakume ekuatoriarrak elkartzeko eta formatzeko gunea abian jarriko da, urriaren 22an. Astelehenero 17:00etatik-19:00etara irekiko da Leitzako eskolan eta Sorburu elkarteak bideratuko du. Zortzi saio emanen dira abenduraren 17ra arte. Izenematea urriaren 18ra arte egin daiteke 948 51 08 40 zenbakian edo 674 086 926 zenbakian whatsapp bidez. Emakume talde honen ezaugarri bereziak kontuan hartuz (emakumeak, etorkinak, indigenak, erdaldunak…), sortu da proiektoa. Familia eta bizimodua, migratu duten emakume dituzten istorioez elkarrekin hitz egiteko eta gogoeta egiteko espazio bat da.