Etzi Emakume baserritarrak topatzeko zita izanen da

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 02:00

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzen da etzi, astelehenean, eta data hori aprobetxatuta, emakume beserritarren topaketa antolatu dute Leitzal­deko berdintasun batzordeek. Astelehenean bertan izanen da, 16:00etatik 18:00etara, Lei­tzako udaletxean.
Ekitaldi irekia da, eta gonbidatu dituzte soilik baserritik bizi diren emakumeak edo baserria diru-iturri nagusia duena.

Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izanen da, Leitzako udaletxean.

Marian Cestau coacher eta formatzailea, bideratzaile
Azaldu dutenez, topaketaren helburuak dira «batetik, talde honi espazioa eskaintzea, eta bestetik, hainbat tresna haien eskura jartzea. Gune honek au­kera emanen du emakume ba­serritarren nahiak, ame­tsak, beharrak eta etorkizunaren in­guruan hausnartzeko eta azter­tzeko».
Saioa gidatzen lagun­tze­ko, bertan izanen da Marian Cestau coacher, formatzaile eta aldaketa eta ikasketa prozesuen bideratzailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!