Urriaren 27rako pala txapelketa mistoa antolatu du Gazte Asanbladak, eta izenematea irekita dago, hilaren 19ra arte, Zipotza elkartean. Bikoteko, 10 euro dira.
Afariak eta sorpresak
Txapelketa urriaren 27ko arratsaldeko 16:00etan hasiko da, Txomiñenea frontoian. Sakea 3tik 2 eta erdira egin beharko da, eta teniseko pelotarekin jokatuko da, 15 puntura. Lehiakideei 15:45etarako prest egoteko eskatu diete.
Bestalde, gazte afaria ere antolatu dute egun horretarako, eta izenematea 25 arte dago irekita, 10 euroan. Bertan parte hartzeko ez da zertan pala txapelketan jokatu behar.