Urtero antolatzen dute adinekoekin irteera ereñotzuarrek, eta gaur Zumaiara egingo dute irteera. Egun osoko irteera da.
Goizeko 09:00etan abiatuko dira, Ereñotzutik.
Flyschen herria, gertutik
Zumaia ezagutzeko aukera izango dute, beraz, Ereñotzuko adinekoek; flyschen herria, hain zuzen.
Horretarako, goizeko 09:00etan jarri dute zita Ereñotzun. Handik, zuzenean Zumaiako interpretazio-zentrora abiatuko dira. Ondoren, itsasontzia hartu eta Algorrira joango dira. Zumaian bazkalduko dute, eta bukatzeko, herria bixitatuko dute.
Iluntzeko 20:00etan egingo dute buelta, Ereñotzura.