Oso gustora geratu dira Odol Emaile elkartekoak Ereñotzuk izan duen erantzunarekin. Astelehenean 22 pertsona gerturatu ziren odola ematera eta denak eman ahal izan zuten. Aurreko aldian arazo teknikoak egon ziren eta hurbildu ziren 21etik bederatzik bakarrik eman izan ahal zuten odola. Oraingoan ordea dena ongi irten da.