Urrirako beste proposamen bat egin du Mundarro Kirol Elkarteak, familia osoarentzako: Artikutzara joatea. Urriaren 21ean egingo da irteera, 08:30etan Joseba Barandiaran plazatik aterata, kotxe partikularretan. Irteera antolatzeko, izena eman behar da urriaren 17a baino lehen: kiroldegia@astigarraga.eus.