Suitzan, 3 Jours D’Aigle proban hartu zuen parte lehengo asteburuan, Telmo Semperena txirrindulari astigartarrak. Gipuzkoako Selekzioa osatu zuen Donosti Berri taldeko txirrindulariak, Laguntasunako Beñat Felipe errenteriarrarekin junior mailako bikotea osatuz.
Selekzioarekin izan ziren bertan, baita ere, Bizkaia Durango taldeko Anne Iriarte villabonatarra elite mailan, eta Bazpiko Asier Pozo lasartearra eta Dinuyko Aritz Sein irundarra kadeteetan.
Hiru proba
Hiru proba egin zituzten Semperenak eta Felipek. Madison proban, 5garren izan ziren sailkapen orokorrean, aurreneko jardunaldian 5garren eta hurrengo bietan 6garren eginda.
Puntuazio proban, berriz, Felipe hirugarren sailkatu zen, eta Semperena 11garren.
Azkenik, Kanporatze proban 5garren izan zen Semperena, eta 8garren, Felipe bikotea.
Iriarteri dagokionez, Omniumean 15garren izan zen, eta Scratchean 9garren. Pozo eta Sein kadeteek, berriz, 5garren egin zuten Madisonean.
Azaroan, Anoetan
Suitzatik bueltatua, atsedenerako tartea izango du orain Telmo Semperenak, eta azaroaren 10ean ekingo dio hurrengo denboraldiari. Anoetan izango da orduan, Trofeo Bio Racer lasterketako aurreneko jardunaldian.